2019ko Maiatzak 4 eta 5

Euskal Gaztaren azoka

Euskal Herriko Artzainek egindako gazta sustatzea da helburu nagusia, gazta horien atzean dagoen guztia babestuz eta balioan jarriz. Idiazabalgo Gazta Azoka denboraldi berriko lehen azoka garrantzitsua da. Gure artzainak neguan gogor aritu dira lanean eta laster ardiak mendira igotzea tokatuko zaie, gure mendi paisaia mantentzera. Aurtengo denboraldiko gazta berriak kontsumitzaileari aurkeztu eta artzainekin elkarrizketa izateko abagune ederra da Gazta Azoka.

Artzain eta gaztagileak

Euskal Gaztaren Eguna, Artzaina

21 euskal gaztagile eta 8 Euskal Herriaz haratagokoak

Euskal Herriko lurralde guztietako artzain gaztagileak izaten dira Idiazabalen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko artzain gaztagileak.

Mendi lerro ezberdinetan lanean diharduten artzainak izaten dira, euskal herriko paisaiaren zaintzan paper garrantzitsua jokatzen dutenak.

Guztira 21 euskal gaztagile izango dira Idiazabalen. Kanpotik beste 8 etorriko dira.

jatorri izendapendun gaztak

IDIAZABAL eta OSSAU IRATY

Ossau Iraty

Euskal Herri osoko artzainak izaki, IDIAZABAL Jatorri izendapenekoak nahiz Ossau Iraty sormarkako gaztak aurkitu daitezke Idiazabalen.

EUROPEAN CHEESE
ROUTE ASOCIATION

Geurea Europan kokatuz. Idiazabalgo udalak bultzatu zuen Europa mailako sare bat da European Cheese Route Asociation.

Gaztaren erreferentziazko herrien arteko sarea da, 2015ean eratu zen eta elkarlana sustatu nahi du, herrien eta  gure artzain/gaztagileen beharrei erantzun emango dien proiektuak lantzeko.

Horren erakusgarri GAZTA AZOKAN izango ditugu 5 herrialdetako gaztagileak.

www.europeancheeseroute.eu

Fundão portugal

RIPOLL CATALUNYA

villaluenga andalucia

cabrales asturias

casar de caceres

Antolatzailea

Organizador / Organisateur

Laguntzaileak

Colaboradores / Collaborateurs
DO Idiazabal